Durangoko Azoka: Teknologia hezkuntza (in)formalean

Aurten ere lagun kuadrilla bat elkartu gara Durangoko Azokako Kabia gunean hezkuntza eta teknologiari buruz hitz egiteko. Iazko “Hezkuntzan ere librezale” taldearen aurkezpenean baino lagun gutxiago izanda, gaiak berriro ere oso interesgarriak.

Gertatzen ohi denez, momentuan ez nuen ezer apuntatu hitzaldietan entzunten gustura nengoelako. Orain, damu naiz, seguru hemen kontatuko dudana bertan esandakoaren ehuneko 5era ez dela iristen.

Jarraitu “Durangoko Azoka: Teknologia hezkuntza (in)formalean” irakurtzen

Telegram hezkuntzan

Screenshot(1)Hezkuntza komunitatea Whatsapp taldeekin erabat aztoratuta dagoen honetan, Telegram aurkeztu nahi nizueke. Gure jardueretarako interesgarria izan daiteke hainbat arrazoirengatik:

  • Posible da telefonoaren zenbakia ezkutatzea. Horrela, familiekin eta ikasleekin harremanak izan ditzakegu gure zenbakia agerian utzi gabe (kontaktuetan telefono zenbakia gordeta badago, orduan bai azalduko zaigula).
  • Kanalak sor daitezke, mezuak zabaltzeko modu masiboan. Ezaugarriak:
    • Bertan argitaratzen denean, mezua kanalaren izenean doa, ez norberarena.
    • Administratzaile bat baino gehiago egon daiteke kanala bideratzeko.
    • Ezabatutako mezuak denentzat ezabatzen dira, ez bakarrik norberarentzat.
    • Partaide berriak sartzen direnean, mezuen historia guztia ikus dezakete.
  • Argazkien inguruan:
    • Ez dago mugarik nahi ditugun argazki guztiak bidaltzeko
    • Argazkiak molda daitezke aplikazio berean, efektuak jar daitezke.
    • Argazkiak denbora mugatu batez ikusteko marka dezakegu.
    • Galerian ez dauden argazkiak bidal ditzakegu aplikaziotik atera gabe.
  • Webgunearen bidez erabil daiteke eta ordenagailuan dugun edozein artxibo bidal dezakegu: pdfak, aurkezpenak… 1.5 Gb arte izan daitezke edo lainoan (Dropbox, Drive, icloud) ditugun dokumentuak.
  • Bilatzaile indartsua: gogoan baduzu elkarrizketaren zati bat, berehala bilatuko dizu.
  • Gailuaren arabera, txat/mezu ezkutuak. Denbora bat marka dezakegu mezu, artxibo… bat ikusteko eta gero desagerrarazteko. Pantallaren argazkia eginez gero, abisoa bidaltzen du.
  • Pribazitatea
  • Whatsappak baino gutxiago okupatzen du.
  • Botak erabil daitezke inkestak sortzeko, alertak egiteko… adibidez @ImageBot, @AlertBot, @StoreBot, @PollBot, @Triviagram, @Weatherman, @GifBot, @HanBot

Erabiltzeko asmoa badugu, komeni da argi izatea zertarako izango den; noiz-nola erabiliko dugun eta zuzendaritza taldearen babesa izatea, hala nola Eskola Batzordearena; IUPn aipatuz gero, hobeto.

Ikasleekin erabiltzea oraindik ez dago garbi, eskarmentu gutxi daude. Erabilera okerraren aurrean, hitz egin eta hausnartu behar da akordioak lortzeko. Honetan ere, debekatu baino gehiago, erabilera egokian hezi behar ditugu ikasleak. Argi izan behar dugu gaur egun tresna hauek eskura ditugula eta gero eta gehiago erabiltzen ditugula denok.

Probatzera animatzen bazara, ez galdu kanal hauek: Hezkuntzan ere librezale https://t.me/hezkuntzanlibre eta Educanales https://t.me/Educanalgrupos

 

Hezkuntzan ere software libre

1137Maiatzaren 17an UEUk antolatu zuen Informatikari euskaldunen bilkura. Aurtengo gaia Burujabetza teknologikoa izan zen eta Hezkuntzan ere librezale Telegram taldean eta Berritzegunean lanean nagoenez, parte hartzera gonbidatu ninduten.

Berritzegunea aurkezteaz gain, Hezkuntzan ere librezale taldean egindako hausnarketak, proposamenak, purrustadak eta abar aurkeztu nituen. Horretarako, diapositiba hauek erabili nituen: Jarraitu “Hezkuntzan ere software libre” irakurtzen

ZoomIt

ScreenshotAtzoko aurrez aurreko saioan gauza dezente tokatu zitzaidan azaltzea ordenagailuan eta behin baino gehiagotan gogoratu nintzen aspaldiko garaietan erabiltzen nuen programa txiki horretaz. Nola zuen izena? Nondik hartu nuen? Zaila da ezer azaltzea buruan beste galdera batzuk dituzunean.

Gaur bilatu dut eta aurkitu dut: zoomIt. Ez da ezer berririk, oso sinplea da, baina asko errazten du ikasleen arreta nahi duzun tokian fokalizatzea ctrl+1 sakatuta.

Beti eskura izateko, mezu honetan gordeta!

Lanpostu berrian

Ikasturte honetan zuzendaritza utzi dut eta lanpostu berri batean hasi naiz. Orain Donostiako Berritzegunean nabil, IKT arduraduna. Atzean zuzendaritzaren dispertsioa utzita, aurrean beste ardura mota bat daukat. Oraindik ez dut garbi non sartu naizen, gai izango ote naizen erronkei era egokian erantzuteko. Saiatuko naiz, behintzat!

MoodleMoot-kartela

Bitxia da gure lanbide honetan, gehienak emakumeak izanda, zenbait lanpostutan hain emakumezko gutxi egotea. IKT arduradun gehienak gizonezkoak dira, bai eskoletan, bai Berritzeguneetan, bai erabakiak hartzen. Aurreko astea, adibidez, moodlemoot bilera egin zen Gasteizen. Partehartzaileen artean, kopurua nahiko antzekoa zen; emaileak, aldiz, gehienak gizonezkoak. Bitxia izan zen hizlarien artean ikasleen zaintza aipatu zenean, emakumeen ahotik etorri zen. Nolabait, emakumeak oholtza gainean egon zirenean, gaiak horretarako ematen zuen, ez zen “teknikoa”. Ezin dut ezer kritikatu, nik neuk ere, ahal den guztietan, entzun nahiago dut ekin baino.

Bestalde, egun hauetan Telegramen Hezkuntzan ere librezale izeneko talde bat martxan jarri da. Gure ikastetxeetan Google Suite hartzen ari den nagusitasuna kezkatzeko modukoa da eta horren aurrean nola jokatu aztertu beharko genuke. Niretzat latzena izan da, konturatu gabe, inertziak eramanda, azken bolada honetan hausnartzeko denbora gutxi hartu dudala eta uste nuena baino denbora gehiago beharko dudala fundamentuzko proposamen bat egiteko ibilbide berri honetan.

Jazarpena II

Ematen du pasa den astean mundu osoa ados jarri zela nire inguruan gai bakar bati buruz hitz egiteko: jazarpena.

Astelehenean, bus geltoki batean, ondoko bikotea semeari  buruz hizketan ari zen. Ez nuen entzun nahi, baina gertutasunak hitz guztiak ekartzen zizkidan. Dirudienez, institututik deituak izan ziren ikaskide bat gaizki tratatzeagatik semearen kontra jarritako salaketa azaltzeko. Ama erdi negarrez zegoen; aitak, ordea, denetatik bota zuen bestearen kontra. Amak behin eta berriro galdetzen zuen benetan zer gertatu ote zen, aitak ez zuen zalantzarik bestearen errua zela, ez zuen behar semearen bertsioa bere errua ez zela jakiteko. Jarraitu “Jazarpena II” irakurtzen

Eskola jazarpena

patioaHaur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean lan egiten dut, hau da, gure ikasleak 2-12 urte bitartekoak dira. Herrian eskola bakarra da, mota guztietako ikasleak joaten dira gurera. Guraso asko komunitatearen garrantziaz kontzienteak dira. Taldeak kohesionatzeko lan egiten dugu; harrera plana martxan jartzen dugu hasiberrientzat. Hala ere, gero eta maizago entzuten dugu eskola jazarpen salaketa. Gero eta ume gazteagoen gurasoak datoz gugana kezkarekin.

Batzuetan iruditzen zait komunikabideetan gertakari honen kontra dauden kanpainak histerismora garamatzatela; besteetan, ordea, arrazoia dutela pentsatzen dut, hausnarketarako bidea ematen digute, eta ezkutuan dagoena azalarazten dute.

Dena dela, honako pauta hauek jarraitzen ditugu eskolan.

Jarraitu “Eskola jazarpena” irakurtzen

Gizonak izan beharko!

Atzoko egunarekin Emakumeen Mundu Martxak deitu zuen aurreko egunetan gertatutako genero indarkeriaren kontrako protesta egitera. Alde batetik, Burlatan gizon batek emaztea hil ondoren Arga ibaira bota zuen, eta, bestetik, Valentziak aitak Sara txikia labankadaz hiltzen saiatu zen amarekiko mendeku moduan. Bigarren hau bereziki mingarria da ama espetxean dagoelako, nahiz eta kondenaren 3/4ak beteta izan. Egoera oraindik ere larriagoa da, dispertsioa politikoa dela eta, familiarengandik urrun dagoelako.

zaldieroa

Jarraitu “Gizonak izan beharko!” irakurtzen